Artikuluak
Psikomotrizitate jardunaldiak
Hik Hasi ¦ Hik Hasi ¦ 2008-11-21 ¦ 11:26 ¦ Hezkuntza
Aurten, X. Hik Hasi Topaketak prestatzen ari gara eta ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatuko ditugu. Lehena, azaroaren 28an eta 29an izango da, DONOSTIAN eta DURANGON, hurrenez hurren. "Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: Pedagogia koherente baten bila" izenburupean egingo dugu jardunaldia eta gurekin izango da, besteak beste, Carles Font Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.
Guztia irakurri
Eliseo Gil: Veleiako idazkunak benetakoak direla
Sustatu ¦ 2008-11-21 ¦ 08:48 ¦ Kultura
Veleiako aztarnategiko indusketen zuzendariak, Eliseo Gilek, aurkikuntzen benetakotasuna defenditzen jarraitzen du. Langraizen egin zuen atzo agerraldia, ez zuen galderarik onartu, eta Veleiako iruzurra salatu dituztenen txostenak "iritziak" direla esan du, ez froga zientifikoak. Iruzur akusazio zehatzetan ez du esplikaziorik eman (Descartesen kasuan salbu), eta datazio berantiarrago bat proposatu du (horrek sortzen dituen kontraesan berrietan sartu barik).
Guztia irakurri ¦ 11 erantzun
Software librea Gipuzkoako administrazioan
Sustatu ¦ Sustatu ¦ 2008-11-21 ¦ 08:25 ¦ Informatika
"Software librearen eta kode irekiko softwarearen erabilpena Gipuzkoako toki eta foru administrazioan" da EB-Berdeak taldeko Ander Rodriguez-ek 2007ko irailean aurkeztutako eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek plazaratu duten txostenaren izenburua.
Guztia irakurri ¦ Erantzun bat
Euskara enpresan txertatuz, berrikuntzarantz
komunikazio kabinetea ¦ Ziurtagiriaren Elkartea ¦ 2008-11-21 ¦ 07:59 ¦ Enpresa
Ziurtagiriaren Elkarteak Euskaliten Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XIV. Europar Astearen barruan mintegia antolatu du Euskara enpresan txertatuz, berrikuntzarantz izenburupean. Bilbon izango da jardunaldia, hilaren 26an.
Guztia irakurri
ENE sariketa: atzerrian euskara bultzatzen dutenentzat
EuskoSare ¦ Eusko Ikaskuntza ¦ 2008-11-20 ¦ 08:54 ¦ Hizkuntza
Azaroak 27an bukatzen da Eusko Ikaskuntzak antolatutako ENE sarian izena emateko epea. Saria Euskal Herritik kanpo Euskara bultzatzen duten erakundeei zuzenduta dago.
Guztia irakurri
Veleia: disparateen zerrenda
Sustatu ¦ 2008-11-20 ¦ 07:02 ¦ Hizkuntza
Veleiako ostraketan agertutako testu eta irudiak faltsuak direla ondorioztatu dute Arabako Foru Aldundiak deitutako aditu taldekoek. Ondorioz, Eliseo Gil arkeologoaren taldeari eta Lurmen enpresari Veleia ustiatzeko baimena kendu dio Diputazioak. Jarraian, atzoko txosten aurkezpenari buruzko kroniketan topatutako faltsukeriaren adibideetako batzuk (15.00etan eguneratuak gehikuntzekin).
Guztia irakurri ¦ 9 erantzun
Veleiako aurkikuntzek ez dutela oinarririk zabalduko du gaur Diputazioak
Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-11-19 ¦ 16:01 ¦ Kultura
Gaur arratsaldean eman behar ditu Arabako Foru Aldundiak Veleiako aurkikuntzak ikertu dituen batzordearen txostena. Baina Lorena Lopez de Lacalle Kultura arduradunaren agerpena baino lehen, EITBk aurreratu du adituek baztertu egin dutela euskarazko idazkien antzinatasuna, eta aurkikuntza batzuk faltsuak izan litezkeela ere uste dutela. Prozesu arkeologikoan "zehaztasun falta" eta "manipulazioa" egon dela ere ba omen dakar txostenak.
Veleiako aurkikuntzek ez dutela oinarririk zabalduko du gaur Diputazioak ¦ 5 erantzun
Interneteko liburutegi digitalak: diseinua eta ustiatzea
Iņaki Alegria ¦ IXA taldea ¦ 2008-11-19 ¦ 12:57 ¦ Internet
HAP masterraren programaren barruko hitzaldia (gaztelaniaz), Rafael Carrascoren eskutik. Azaroaren 24an, astelehena. Arratsaldeko 4etan. Korta eraikinaren areto nagusia. UPV-EHU. Donostia.
Guztia irakurri
ForoKoop jardunaldia: generoen berdintasuna kooperatibetan
EuskoSare ¦ ForoKoop ¦ 2008-11-19 ¦ 07:51 ¦ Enpresa
ForoKoop, eztabaida kooperatiboaren foroa, aurreko urtean jarri zen martxan eta honen urteurrena ostegun honetan, Azaroak 20, ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Gaia generoen berdintasuna kooperatibetan izango da.
Guztia irakurri
Internet Zuretzat jardunaldiak herriz herri abenduan
Sustatu ¦ 2008-11-18 ¦ 12:58 ¦ Internet
Internet Zuretzat jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak antolatu ditu, eta herriz herri egingo dira, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat ikastetxetan. Araban eta Gipuzkoan, abenduaren 1etik 4ra; eta Bizkaian abenduaren 15etik 18ra. Interneten aukerak helduei azaltzea da helburua.
Guztia irakurri
Sareblog, euskaraz sortutako lehen blog sare komertziala
Sustatu ¦ 2008-11-18 ¦ 10:51 ¦ Blogak
Sareblog Asier Lozanok eta Borja Bonillak 2008an sortutako enpresa da. Euskaraz sortu den lehenengo blog-sare komertzialak gaur hasi du ibilbidea hiru blogekin: Musikazale, Kiroldegi eta Ondopasa.
Guztia irakurri
Harry Potterren sortaren azken atala, euskaratua salgai jada
Sustatu ¦ 2008-11-18 ¦ 07:00 ¦ Kultura
Iņaki Mendiguren itzultzaileak bukatu J.K. Rowling-en Harry Potterren liburu sortako azkena itzultzen, eta kalean (eta sarean) dago jada 7. liburua euskaraz: Harry Potter eta Herioaren erlikiak. Ingelesez, Harry Potter and the Deathly Hallows da liburuaren izen originala.
Guztia irakurri
OLPC proiektuaren XO ordenagailua eskuragarri Europan ere gaurdanik
e-gor ¦ 2008-11-17 ¦ 11:14 ¦ Informatika
One Laptop Per Child proiektuaren XO ordenagailua eskuratzeko aukera izango dugu gaurtik aurrera Give One Get One kanpainaren bitartez. Kanpaina horretan bi ordenagailu ordaintzen dira, bata norberarentzat eta beste bat hirugarren munduko haur batentzat.
Guztia irakurri ¦ 3 erantzun
Euskara Institutuaren lanei babesa
Sustatu ¦ 2008-11-17 ¦ 08:32 ¦ Hizkuntza
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak astearteko bileran erabaki zuenez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 90.000 euro emango dizkio EHUko Euskara Institutuari. Euskara Institutuak Interneten zenbait lan interesgarri garatu ditu, besteak beste: Egungo Euskararen Hiztegia; Hiztegi Batua Euskal Prosan; eta Lexikoa, Atzo eta Gaur aplikazioa. Hiruak, gainera, eduki libre gisa banatuak, Creative Commons Aitortu (cc-by) lizentziarekin jarrita baitaude sarean.
Guztia irakurri
Gutxiengo hizkuntzen erabilera sustatzeko gazterian
Sustatu ¦ 2008-11-17 ¦ 07:50 ¦ Hizkuntza
Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian.
Guztia irakurri
www.krutwig.org webgunea
Jon Artola Artano ¦ krutwig google-taldea ¦ 2008-11-15 ¦ 12:10 ¦ Kultura
Gaur 10 urte beteko dira Federico Krutwig Sagredo euskaltzain, idazle eta intelektual euskalduna zendu zela. Data hori gogoan hartuta www.krutwig.org webgunea sortu da.
Guztia irakurri
Goi mailako haur abesbatzen kontzertuak Oņatin
Miel Guridi ¦ Ganbara Txiki Kantu Eskola ¦ 2008-11-14 ¦ 12:04 ¦ Kultura
Oņatiko Ganbara Txiki Abesbatzaren V. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira eta horien artean azaroan zehar ospatuko diren 4 kontzertu izango dira. Azaroaren 8an eman zitzaion hasiera Ganbara Txikik, Ganbara abesbatzaren laguntzaz, eskaini zuen kontzertuarekin. Datozen asteburuetan beste hiru kontzertu izango dira.
Guztia irakurri
'Teknoskopioa 2008' ideia-lehiaketako sari-nagusia, Atarrabiara
Rakel Lopez ¦ Elhuyar Fundazioa ¦ 2008-11-14 ¦ 09:57 ¦ Zientzia
Lehiaketara aurkeztu diren 110 blogen artean, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako Anais Sánchez gazteak eskuratu du lehenengo saria Berdundis superheroia izeneko blogarekin. Bigarren saritua Donostiako La Anunciata ikastetxeko Iván Matellanes izan da, Earthman izeneko blogarengatik. Hirugarren saria, aldiz, Bilboko Luis Briņas ikastetxeko hiru ikaslek egin duten Forestwoman blogak eskuratu du.
Guztia irakurri ¦ 2 erantzun
Praktika onak: enpresa aurreratuek euskaraz (ere) jarduten dute
BIKAIN, Idazkaritza Teknikoa ¦ Euskalit eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ¦ 2008-11-14 ¦ 07:59 ¦ Enpresa
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek mintegi bat antolatu dute azaroaren 18rako, Zamudioko Parke Teknologikoan. Izenburua hauxe da: "Praktika onak: enpresa aurreratuek euskaraz (ere) jarduten dute" Bereziki bezeroari zuzenduta dauden hiru euskal enpresa handik (Eroskik, Euskaltelek eta Kutxak) beren praktika onen berri emango dute, hizkuntza-kudeaketari dagokionez.
Guztia irakurri
Apertium-eu-es: Euskaratik espainerarako itzulpen automatiko librea
Mikel L. Forcada ¦ Apertium ¦ 2008-11-13 ¦ 13:55 ¦ Hizkuntza
Sarean dago jada apertium-eu-es, euskaratik espainierarako Apertium plataforman oinarritutako itzultzaile automatiko librearen lehenengo bertsioa: erdaratu.eu webgunean probatu daiteke.
RSS/RDF XML