topleft
topright
Home arrow Zerbitzuak arrow Ekipamendua
Ekipamendua
Ekipamendua Print E-mail

Hornikuntza

ElkarMedia, S.L.-k era guztietako ekipamendu informatikoa hornitzen du, zerbitzariak, lan- estazioak, inprimagailuak, TPV, sare lokaletarako konektibitate elementuak, softwarea, eta abar. Gure eskaintzek fabrikatzailerik onenak dituzte, horrela enpresa munduak eskatzen duen kalitatea eta segurtasuna eskainiz.

Instalazioak eta Mantenimendua

ElkarMedia, S.L.n ekipoek modu egokian funtzionatzen ez dutenean edota fidagarritasun egokirik eskaintzen ez dutenean sortzen den problematika ezagutzen dugu. Galdutako lanordu kopurua eta bezeroei begira ematen den irudi txarra askotan alferrikako kostua da. Horregatik, enpresa batentzat hain kritikoa eta garrantzizkoa den informatika alorrean laguntza teknikoa edukitzea behar beharrezkoa dela uste dugu. Hori dela eta, ElkarMedia, S.L.k mantenimentu integral bat eskaintzen du, softwarea, hardwarea, sareak, eta abar., horrela zure enpresari arazoak ekidinez.

ElkarMedia, S.L. sistemak eta sare heterogeneoak sare lokaletan eta eremu zabaletako sareetan integratzean espezializatutako enpresa da. Horretarako, gure departamendu teknikoak bere bezeroen beharrak aztertu, sarea garatu, inplementatu eta instalatu egiten du eta instalazioen mantenimenduaz eta euskarri lanez ere arduratzen da.

Gure teknikoak, prestakuntza kurtso jarraiak direla medio, bezeroari instalaziorako aukera desberdinak eskaintzeko gai dira, eta honekin batera esplotazioa optimizatu, produktibitatea handitu eta kostuak gutxituko dituen konponbiderik optimoena bilatzeko ere gai dira.

 

(RSS) iktak.net

Mapa | Kontaktua

ElkarMediak garatutako webgunea

XHTML | CSS

Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates