|
Enpresa baten informatizazioak bere antolakuntzaren hobekuntzan pauso erraldoi bat suposatzen du, baina sistema informatiko hori erabiltzen duten langileek sistema ahalik eta ondoen ustiatzea eta esperotako errendimendua lortzea ere ezinbestekoa da. Enpresa asko daude komunikazioan eta softwarean kantitate handiak inbertitu arren, berauek erabiliko dituzten langileen formakuntza maila apala dutenak, era horretan egindako esfortzua alferrikakoa bihurtuz.
Elkarmedia S.L.-n ehundaka profesional prestatu ditugu gure prestakuntza zentruan eta esperientzia hori enpresaren esku jartzen dugu; gure edota enpresaren instalazioetan ematen ditugu kurtsoak, ordutegiak eta irakaskuntzaren beharrak enpresara moldatuz.
Deskripzio orokorra
ElkarMedia, S.L.-k bere kurtsoak aurkezten ditu milurteko berrirako lan merkatuak eskatzen dituen materiarik beharrezkoenak bilduz. Horrela; infografia, multimedia, web diseinua, programazioa, etab. bezalako arlo zehatzetan espezializaturiko kurtso monografikoak eskaintzen dira.
Gure metodoa praktikan oinarritzen da, taldelanean iharduten duten ikasle kopuru urriko taldeak osatuz. Horretaz gain, ikasle guztiek praktika orduak egin ditzakete zentruan, honela ekipo eta softwarearekin denbora gehiagoz lan egin dezaketelarik.
Irakaslegoa
Gure irakaslegoa irakaskuntza eta enpresa munduan esperientzia zabala duten informatika munduko profesionalek osatzen dute.
Gainera, irakasle guztiak uneoro berziklatze prozesu batean sartuta daude, azkenengo teknologietarako prestatuz, honela materia bakoitzean izandako azken berrikuntzak eskaintzeko gai izateko. Irakasleen geratze profesionala ekiditeko, gure enpresak ez du exijitu bakarrik egiten, are gehiago irakaskuntzan soilik murgiltzea galerazten du. Gure ustez irakasle on bat ez da bere eremuan soilik ongi moldatzen den pertsona, ezagutzen duen teknologia hori enpresek nola aplikatzen duten , ikasleari enpresan zer eskatuko dioten eta prestakuntzan inbertitutakoari errentagarritasuna nola atera dakien pertsona baizik.
Instalazioak
ElkarMedia, S.L.-k aro berriko instalazioak ditu, beti ere ikasleari beharrezkoa den erosotasuna eskaintzeko asmoz antolatuak.
Ikasle guztiek sarean egiten dute lan, hau da, informazioa beren ikaskideekin konpartitu dezakete , zerbitzarian aurkitzen diren eta atzipen librea duten lekuetako adibideak, ariketak nahiz apunteak atzitu ditzakete, eta beraien lanak modu seguru batean gorde ditzakete direktorio pertsonaletan . Azken finean, ikasleak gaur egungo enpresa batean lan egiteko moduarekin bat egiteko sortuak izan diren azpiegiturak dira.
Praktikak
Gure kurtsoren batean matrikulatuta dauden ikasleak kurtsoko ordutegi arruntetik at geratzen diren orduetan etor daitezke behar dituzten praktikak egitera, gelak libre dauden neurrian bederen. Honela, ordenagailurik edota beharrezko softwarerik ez duten ikasleek gure zentruko ekipoak erabili ahal izango dituzte hainbat ordutan.
|