topleft
topright
Home arrow *
Ingeniaritza Print E-mail

Software sistema bat enpresaren egituretara zehazki egokitu eta haren funtzionamendua indartzea ez da batere lan erraza. Gure metodoa enpresa bakoitzaren ezaugarriak aztertu eta aholku pertsonalak ematean datza. Enpresarekin harreman zuzena izateak eta bere egituren azterketak ezar daitezkeen hobekuntzak doitasun handiagoz ebaluatzea ahalbidetzen du. Enpresa oro patroi beraren pean neurtzeak, soluzio generikoak erabiliz, enpresaren natura bera zapaltzen du, bere lan egiteko modua, eta noski, honek enpresan aldaketak eskatzen ditu egiteko era berrira egokitu dadin.

 

"Produktibitatea gehitu eta kostuak gutxitzeko sortuak"

 

Gure ustez sistema informatikoa da enpresara egolitu behar dena, honela lana errazagoa eta azkarragoa izatea lortuz. Ezin dugu ahaztu sistema informatiko batek abiadura operazionala handitu behar duela, horretarako sistema azkarra eta erabilterraza izatea ezinbestekoa delarik. Beraz, sistema informatikoa erabiltzailea nahastaraziko duen eragiketa multzo korapilatsu baten bilakatzea ekidin behar da. Enpresak antzeko lan metodoak erabiltzen jarraituko du, hori bai, askoz ere azkarragoak. Antzeko dokumentuekin lan egin ahal izango du edota nahi izanez gero daudenak hobetu. Azken finean, helburua erabiltzailearenneurrira eginiko sistema bat burutzean datza, harentzat urrats txiki bat eta enpresarentzat urrats handi bat ematea suposa dezan.

Gure soluzio estandarrak, egungo informatikako instalazio irizpide berrienak jarraitzen dituztenak, enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen dira eta Bezero-Zerbitzari arkitekturaren arabera daude garatuta, datu-base baten inguruan, bere taulen egiturak enpresaren informazioa zuzenean eguneratzea ahalbidetzen duten informe eta kontsultetan atzipen azkarrak egiteko konfiguratuta daudelarik.

Bere menuen erabilgarritasuna dela eta, aplikazioetatik edozein informaziotarako atzipena ziurtatua dago.

Gure aplikazioek, sorturiko datuak kanpoko utilitate kopuru mugagabe batera esportatu edo inportatzeko aukera ematen dute migrazio mekanismoak direla medio.

 

(RSS) iktak.net

Mapa | Kontaktua

ElkarMediak garatutako webgunea

XHTML | CSS

Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates