|
Sareak |
|
|
|
Enpresa baten barneko partaide guztiek informazioa atzitzeko duten beharra begi-bistakoa da, honek bere funtzionamendua zein izango den zahazten duelarik. Gaur egun, edozein enpresak, duen neurria duela ere,eta ekipo kopuru nahiko batekin, datuak modu azkar batean atzitzea ahalbidetuko dion azpiegitura bat behar du.
Sare batek PYME baten produktibitatea %40an handitu dezake urte gutxiren buruan. Zenbaki hau pertsonalaren produktibitatearen hazkundeak eragiten du hasiera batean. Zure bulegoa sarean konektatuta badago bertako jendea ere konektatuta dago. Era honetan, guztiek behar dituzten errekurtsoak era azkarrago eta probetxugarriago batean atzitu ahal dituzte. Sarean konektatuta egoteak disketeen elkartrukearekin bukatzea, inprimagailu espezifiko batean inprimatzeko zain egon beharra ekiditea edota datu-basea atzitzeko beste pertsona baten ordenagailua erabili beharra ekiditea esan nahi du besteak beste.
|
|