Danobat Group-ek software librearen erabilpenaren alde egin duen apustuaren kontestuan kokatzen da OpenOffice-aren ezarpena. ElkarMediak prestakuntzan parte hartzen du eta migrazioan sortzen diren arazoen ebazpenean aritzen da.
Honela ikusten dute Gipuzkoa.tv-koak erreportai honetan.
"Software libreak ordenagailu pertsonaletatik haratago ere badu esparru zabala. Geroz eta gehiago dira behar ezberdinei erantzuteko programa libreak erabiltzen dituzten enpresak. Gaurkoan Elgoibarko Danobat taldera hurbildu gara. Makina-erremintaren alorrean lan egiten duen enpresa garrantzitsu honek software librearen aldeko apustua egin du eta gertutik ezagutuko dugu beraien esperientzia."
Gipuzkoa.tv
Informatika ikastaroak


