You are here: Nor gara

Nor gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EnpresaElkarMedia, SL enpresak zerbitzu informatikoak ematen ditu, eta softwarea sortzen, prestakuntza ematen eta teknologia hedatzen du. Bezeroak haz daitezen bultzada ematea xede nagusitzat hartuta sortu zen. Azken finean, bere bezeroen informazio-sistemak zuzendu eta optimizatzeko asmoz sortu zen, bai eta bezeroak gero eta lehiakorrago diren merkatuetan heda daitezen laguntzeko ere.

ElkarMedia, SL enpresa 1995ean sortu zen, hain zuzen, Azkoitiko Berrikuntza Teknologikorako Zentroko (TCLA) zuzendaritza-taldeak erabaki zuenean harremana estutzea zentroaren eta gune hartako enpresen artean. Iraurgi Lantzen, SA Garapenerako Eskualde Agentziaren laguntza izan zuen, horretarako.

ElkarMedia, SL enpresa 1999an sendotu zen. Orduan inauguratu zituzten Azkoitian egoitza zuten bulego berriak, eta informazio-sistema eta irakaskuntza-sistema berritzailea ezarri zituzten. Horrek aukera eman zien kudeaketako eta prestakuntzako beharrei erantzuteko, munduko merkatuan dauden erronkei aurre egiten dien eta berrikuntza teknologiko handiak maneiatu behar dituen sektorean.

Jarduteko alorrak: Aholkularitza eta kontsultoretza, sistemen integrazioa, mantentze-lana, prestakuntza, balio erantsidun zerbitzuak, software orokorra, berariazko softwarea, web diseinua eta Outsorcinga.

2010ean, ElkarMediak gaitasun handiko profesionalen taldea du, eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkie bezeroei. Irudia aldatu du, eta Interneten agerpen handiagoa du guztiz berritutako webgunea argitaratu duenez geroztik. Izan ere, tresna gakoa da hori, gure irtenbideak erakusteko eta bezeroei laguntzeko.

Â