«Lankidetza tradizionala ez dago gaur egungo lan-inguruneak eskatzen duen mailan (google)»
Bi milioi enpresak baino gehiagok erabiltzen dute Google Apps.
Fitxategi erantsiekin partekatzea ez da ataza produktiboa.
- Fitxategi erantsiak, batzuetan, handiegiak izaten dira posta elektronikoz bidaltzeko, eta lekua hartzen dute «Jasotako mezuak» karpetan.
- Software bateragarria ez duten lankideek ireki ere ezingo dituzte egin zuk bidalitako fitxategi erantsiak.
- Erraza da fitxategi erantsi gisa bidali beharreko bertsio zuzena hautatzeko orduan nahastea.
- Edozeinek izan ditzake zailtasunak munduko gainerakoek era asinkronoan editatzen duten hori osatzeko.
Fitxategiak trukatzeak eragozpenak eragin ditzake lan-fluxuan.
- Inork ezin du fitxategi batera sartu baldin norbaiti ahaztu bazaio, berak erabili ondoren, gainerako erabiltzaileek ikusteko moduan jartzea.
- Software bateragarria ez duten lankideek ireki ere ezingo dituzte egin fitxategi partekatuak.
- Taldeek informazioaren teknologien laguntza behar dute fitxategiak partekatzeko ataza berriak konfiguratzeko.
- Zaila da fitxategi partekatuen sare zabalaren bitartez aztertzea edo bilatzea.
Zure bulegotika-paketea hobetuko dugu Google Apps aplikazioarekin, eta prestakuntza emango dizugu.
Berdin dio lan egiten duzun enpresak Microsoft Office, OpenOffice, iWork edo beste edozein pakete produktibo erabiltzen duen; Google Apps aplikazioa ezartzen lagunduko dizugu, eta behar duzun prestakuntza emango dizugu, erabiltzaile-mailan. Microsoft Exchange (ingelesez) edo Lotus Notes (ingelesez) erabiltzen baduzu, migrazioaren gainean aholku emango dizugu.
- Azken erabiltzaileek Microsoft Outlook erabiltzen jarraitu ahalko dute posta elektronikoko, kontaktuetako eta agendako interfaze gisa, Google Calendar aplikaziora migratzen duten bitartean (ikus bideoa).
- Posta elektronikoa mugikorretarako, egutegia eta IM access (ikus mugikorrak, ingelesez).
- Bermatzen dugu Google Apps erabilgarri izango dela denboraren %99,9n.
Google Apps aplikazioarekin erabilgarri dauden tresnak.
Gmail enpresetarako: 25 GBko biltegi-edukiera, spam gutxiago, jarduera-denboraren %99,9n zerbitzu-maila egokia emango dela hitzartuta eta posta elektronikoko segurtasuna hobetu da.
Google Calendar: agenda administratu, plangintza egin, egutegi partekatuak online eta egutegia sinkronizatu gailu mugikorrekin.
Google Docs: dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak. Lan egin online, fitxategi erantsien beharrik gabe.
Grupos de Google: erabiltzaile-taldeak, posta-zerrendak eta edukia partekatzeko eta fitxategiak bilatzeko.
Google Sites: webgune seguruak eta intranetetarako koderik gabeak, eta taldeek administratutako webguneak.
Google Videos: bideoen erabilera partekatua, pribatua, segurua eta hostingean.
Â
Google Apps




Info. técnica