You are here: Softwarea Espedienteen kudeaketa

Espedienteak kudeatzeko aplikazioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Espedienteen kudeaketa udaletarako, Lotus Notes / Domino plataformaren gainean

Aplikazio hori Lotus Notes / Dómino plataforma oinarri hartuta egin da, eta aukera ematen du udalean kudeatzen diren espedienteen jarraipen osoa egiteko, era integratuan. Aplikazio horri esker, errazago gorde daiteke espedienteei eta haien «bizi-zikloari» buruzko informazio guztia.

Ezaugarriak

  1. Obra-espedienteak, plangintza, kudeaketa, hirigintza-diziplina, kontratazioa, laguntza-eskaerak, ondare-erreklamazioak eta abar kudeatu eta izapidetzeko bereziki diseinatutako aplikazioa da. Espediente bakoitzean kasuan kasuko departamentuek parte hartzen dute, lan-fluxuaren edo workflowaren bitartez.

  2. Gai da udal bateko espedienteak erregistro orokorreko sarrera eta irteerekin lotzeko, eta beharrezko loturak sortzen ditu informazio-sistema koherentea eta udal osorako erabilgarria eratzeko.

  3. Oso era arinean sortzen ditu espedienteetako izapideei lotutako dokumentuak (iragarkiak, ebazpenak, proposamenak, jakinarazpenak, ziurtagiriak, tasak eta abar) eta kudeaketa dokumentalerako sistema gisa funtziona dezake bere kabuz.

  4. Kudeaketa- eta informazio-sistema horrek bilatzaile ahaltsua du, bai espedienteetarako eta erregistro orokorreko sarrera eta irteeretarako, bai horiei lotutako izapide guztietarako. Horri esker, udaleko langileek errazago egin ditzakete kontsultak, eta errazago dute izapideei lotutako epeak eta datak kontrolatzea ere.

Ezaugarri horiei guztiei esker, aplikazioa erraza eta dinamikoa da.

Azpeitiko Udalak konfiantza agertu du Elkarmediarekiko espedienteak kudeatzeko aplikazioa ezar dezan, Lotus Notes / Domino plataforma oinarri hartuta.

Plataforma arrakastaz mantendu dugu hamar urtez.