You are here: Softwarea INIKA

INIKA, Kudeaketa akademikorako softwarea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zer da Inika?

Zer da Inika? Kudeaketa akademikorako Inika softwarea aplikazio informatikoa da, eta web teknologia erabiltzen du ikastetxeetan kudeaketa akademikoa eta administratiboa egiteko.

Alderdi funtzionalak

Hona hemen aplikazioaren zenbait alderdi funtzional: ikasleen kudeaketa, irakasleena, gurasoena, notak, ez-etortzeak, neurri zuzentzaileak, garraioa, jantokia, eskolaz kanpoko jarduerak, zerrendak, buletinak, akta ofizialak eta estatistikak.

Ezaugarri nagusiak

  • Kudeaketa akademikorako Inika aplikazioa egokitu daiteke Lehen Hezkuntzako, eskolaurreko, DBHko, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe eta zentroetara..
  • Online lan egiten du datu-basea baliatuz, eta hainbat hizkuntzatan erabil daiteke.
  • Gutxieneko eskakizunak baino ez dira izan behar; izan ere, ez da beharrezkoa kudeaketa akademikorako Inika aplikazioa lantoki bakoitzean instalatzerik, ikastetxeko Intranetetik edo Internetetik web bidez lan egiten baita. Horri esker, ikasleek aurre-matrikula Internet bidez egin dezakete, irakasleek Internet bitartez sar ditzakete notak eta ez-etortzeak eta gurasoek aukera dute seme-alaben noten jarraipena egiteko.

Ezaugarri aurreratuak

  • Kudeaketa akademikorako Inika aplikazioarekin, eta PDAren bitartez, irakasleek aukera izango dute eskola-orduetan zenbait operazio egiteko, WIFI bidez edo ONLINE. Adibidez: ez-etortzeak sartu, espedienteak ikusi eta datu pertsonalak ikusi.
  • Kudeaketa akademikorako Inika aplikazioaren bitartez, gurasoek berehala jaso dezakete seme-alaben ez-etortzeen berri SMS bidez, hala eskatzen badute.

Ikastetxearen Webgunea

  • Inikaren bitartez, aholkularitza emango dizugu ikastetxearen webgunea ezartzeko, Joomla tresnaren bitartez. Era berean, laguntza eta prestakuntza ere emango dizugu, prozesua ahalik eta errazen egin dezazun.

Inika calificaciones de evaluación Inika faltas de asistencia