You are here: Web Diseinua Denda online

Merkataritza elektronikoa. Sor ezazu zure denda online

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Virtuemart

Irtenbide hobezina zure produktuak online saltzeko eta zure negozioaren berri emateko.

Interneten zure negozioa ireki eta kudeatu ahalko duzu, ezagutza teknikorik izan beharrik gabe eta oso modu errazean. Denda denbora laburrean eta ahalegin handirik gabe irekitzeko behar duzun guztia dugu. Merkataritza elektronikoko aukera osoa.

VirtueMart aplikazioarekin egindako zenbait adibide:

Ezaugarriak

  • Aukera hori denda gisa (aukera dago bezeroak produkturen bat erosteko) edo katalogo bezala erabil daiteke; salgaiak erakutsi baino ez duzu egin behar.
  • Mugarik gabeko produktuen eta produktu-kategorien kopurua erabiltzeko aukera ematen du (webetik jaisteko materiala ere bai).
  • Produktu bakoitzak deskribapen labur eta zehatza izango du, bai eta ahalik eta era hoberenean ikusgai jartzeko behar diren argazki, irudi, modelo eta antzekoak ere.
  • Erants iezazkiezu berezitasunak produktuei, hala nola, itxura, neurriak, kolorea eta abar.
  • Produktuen informazioa inporta edo esporta daiteke CSV fitxategietatik eta fitxategi horietara (testua, komen bidez zatitua). Fitxategi horiek %100 bateragarriak dira Microsoft Excel eta OpenOffice.org Calc programekin.
  • Prezioak interesekin edo interesik gabe erakusten ditu.
  • Askotariko dirua, zergak eta herrialdeak erabil daitezke.
  • Bilaketak egiteko aukera ugari eskaintzen du.
  • Produktuak nabarmentzeko eskaintzak egin daitezke.
  • Stocka kontrola daiteke.
  • Online administra daiteke, interfaze erraz eta lagunkoi baina osoaren bitartez.
  • Estatistikak eta txostenak egiteko sistema aurreratua du, eta produktu, eskari, bezero eta bestelakoei buruzko informazio osoarekin egiten ditu.
  • Eskari bakoitzaren egoera kontrola daiteke (eskatuta, baieztatuta, bidalita, emanda eta abar).
  • Bezero bakoitzak bere kontua du; bezero bakoitzarekin harreman pertsonalizatua eta zuzena izateko aukera ematen du, eta erraztu egiten du eskariak kudeatzea eta askotariko salerosketak kontrolatzea.
  • Eskariak egiteko, ordaintzeko eta produktuak bidaltzeko askotariko metodoak onartzen ditu; esate baterako: UPS, USPS, Canadá Post Shipping, PayPal, Worldpay eta PayMate. Kreditu-txartelekin ere ordain daiteke.
  • VirtueMart aplikazioak automatikoki mezu elektroniko bat bidaliko dio erosleari eta dendako administraziora, eskaria baieztatu dela jakinarazteko. Mezu hori guztiz pertsonaliza daiteke.
  • Salerosketak seguruak izan daitezen, VirtueMart aplikazioak SSL protokoloa erabiltzen du, 128 biteko enkriptazio-mailarekin.

Eta, gainera...

  • Hainbat hizkuntzatan erabil daiteke.
  • Beherapenak egin daitezke bezero motaren arabera.
  • Produktuak nabarmendu daitezke.
  • Produktuek askotariko prezioak izan ditzakete, bezero-taldearen edo prezio-tartearen arabera.
  • Prezioak bistaratzean murrizketak egin daitezke, erabiltzaile-taldeentzat.
  • Hainbat diru eta herrialderekin lan egiteko aukera ematen du.
  • Bidalketak egiteko eta fakturatzeko helbidea.
  • Askotariko bitartekoen bidez bidaltzeko tarifak daude.
  • Eskariaren egoeraren, prozesatzearen, kobratzearen, bidalketaren, bertan behera uztearen eta abarren definizioa eskaintzen du.
  • Moduluak daude produktu nabarmenduak, berritasunak edo produktu salduenak erakusteko.
  • Moduluak daude produktu nabarmenduak, berritasunak edo produktu salduenak erakusteko.