«WEB DISEINUA GUZTIONTZAT»
Webguneen erabilerraztasunari lotutako arauetako bat «diseinua guztiontzat» printzipioa da. Printzipio horrek esan nahi du gaur egun oraindik oztopo handiak daudela webaren munduan herritar asko eta askorentzat; besteak beste, honako hauentzat:
- Gutxitasunen bat dutenen pertsonentzat (gutxitasun fisikoak, zentzumenetakoak, kognitiboak eta abar).
- Zahartzeari loturiko zailtasunak dituzten adineko pertsonentzat.
Webguneak erabilerraz izatearen helburua da oztopo horiek kentzea. Erabilerraztasuna funtsezko elementua da, eta gutxitasunen bat duten pertsonek besteek dituzten aukera berak izan ditzaten laguntzen du. Halaber, konstituzioan aitortzen zaien eskubide bat erabiltzeko aukera ematen die, hain zuzen, kulturarako, aisialdirako eta denbora librerako eskubidea.
WEBGUNE ERABILERRAZA. (AA)
Webgune erabilerraza egiteko oinarrizko zenbait urrats egin behar dira, webgune bakoitzean erabilerraztasun-baldintzak betetzeko.UNE 139803:2004 araua Espainiako araua da, eta WCAG 1.0 jarraibideak hartu ditu abiapuntu («Webean edukietara sartzeko jarraibideak», World Wide Web Consortium-en zehaztapena). Arau horren arabera, gaur egun webgune bat erabilerraza dela jotzen da baldin webgune horrek AA maila badu.
Nabarmentzekoa da Espainiako Administrazio Publikoetan legeak eskatzen duela webguneak erabilerraz izan behar direla.
WEBGUNEEN ERABILERRAZTASUNARI BURUZKO PRESTAKUNTZA (WCAG 2.0)
Gure diseinatzaileek «WEBGUNEEN ERABILERRAZTASUNA (WCAG 2.0)» gaiaren gaineko prestakuntza jaso dute. Prestakuntza hori CTIC fundazioak eman du. (CTIC fundazioak lankidetzan dihardu Industria Ministerioarekin, Estatuko Administrazio Orokorrerako webguneen erabilerraztasunean eta estandarretan erreferentzia izango den zentro bat sortzeko, Komunikazioaren Teknologien Institutu Nazionalaren -INTECO barruan).
Elkarmediak WEBGUNE ERABILERRAZAK DISEINATZEN DITU.
Elkarmediak arrakastaz ezarri du Azkoitiko Udalaren webgunea (AA maila du).
![]()
![]()
![]()
Aipamenak
http://www.inteco.es/Accesibilidad/
Erabilerraztasuna



