You are here: Web Diseinua Kokapena. SEO

Kokapena bilatzaileetan. SEO

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


 SEO aholkularitza, SEO optimizazioa eta klik bidez ordaintzeko SEM kanpainak

Egunero, Internet erabiltzen duten pertsona gehienek bilatzaileetara jotzen dute bilatu nahi duten informazioa emango dien webguneren bat aurkitzeko helburuarekin, eta hamarretik zortzik bilaketaren emaitzetako lehenengo bi webguneetan baino ez dute begiratzen: baldin zure marka, produktua edo zerbitzua ez bada agertzen emaitzen lehenengo orrialdean, argi eta garbi: ez zaude Interneten.

Ez da nahikoa egotearekin; ikusgai egon behar da. Horretarako, garrantzitsua da jakitea nola funtzionatzen duten bilatzaileek, eta webgunea optimizatuta izan behar da, zerrendetan errazago sar dadin. Diseinua, programazioa eta edukia hobetzeari esker, emaitzen orrietan gorago izango da eta, beraz, zirkulazio gaitua izango du eta zirkulazio hori etekin bihurtu ahalko du.

Gure aholkulariek kokatzen eta ikusgai egiten lagunduko dizute. Bilatzaileen emaitzen lehenengo tokien artean jarriko dugu zure webgunea. Hiru milatan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak: SEO aholkularitza, SEO optimizazioa eta SEM kanpainak.

SEO aholkularitza (zure webgunea aztertuko dugu, bilatzaileetan toki onean kokatzeko)

Gure aholkulariek zure kasua aztertuko dute, ikusteko zein alderdik eragiten duen webguneak bilatzaileetan duen kokapenean. Halaber, ikusiko dute zer aldaketa egin beharko liratekeen zure webgunean, emaitzen lehenengo tokien artean ager dadin. Azterketa egin eta gero, txosten bat emango dizugu, honako informazio honekin:
  • Hitz gakoen zerrenda: terminoak eta horiek enpresan duten berariazko pisua aztertuko ditugu, bai eta lehiakideenak ere.
  • Gomendio teknikoak: webguneak optimizatzeko, Google-k webguneak indexatzeko baliatzen dituen parametroak eta gomendioak hartzen ditugu oinarri. Zure webgunea aztertuko dugu, honako hauek oinarri hartuta: HTML kodea, trinkotasuna, formatua, meta-tag etiketak, Google-ren PageRankTM eta zenbait bilatzailetan (Google, Yahoo eta Bing) gaur egun duen kokapena.
  • Lehiakideen kokapena: lehiakide nagusien presentzia aztertuko da, hitz gako garrantzitsuenak kontuan hartuta.
  • SEM online marketina kanpaina gomendatuko dizugu
  • Analytics: Google Analytics aplikazioaren bidez erabilgarri dauden zirkulazioko aldagaiak interpretatzeko orientazioa emango dizugu.

SEO optimizazioa (zure webgunea optimizatuko dugu, bilatzaileetan toki onean kokatzeko)

Gure webmasterrek aldez aurreko azterketatik ondorioztatuko diren gomendioak egingo dituzte.

Zerbitzu horren barruan, webgunearen kodea optimizatu ere egiten da. Hona hemen kontuan izan beharreko zenbait alderdi:
  • Kalitatea: webguneak hierarkia izan behar du, eta testu-esteka argiak izan behar ditu. Orobat, ziurtatu behar du webguneko orrialde guztiak ikus ditzakegula, bilatzaileek webgunearen egitura interpreta dezaten.
  • Edukia eta hitz gakoak: garrantzitsua da sortuko dugun webgunearen orrialdeek edukia argi eta zehatz deskriba dezatela. Halaber, kontuan izan behar da erabiltzaileek zein hitz erabiliko luketen enpresaren webgunea bilatzeko, eta ziurtatu behar da hitz horiek webguneko testuetan izango direla.
  • Estekak, erabilerraztasuna eta abar.

SEM kanpaina (klik bidezko ordainketa-publizitatea edo PPC)

Klik bidezko ordainketako edo SEM kanpainak online marketineko kanpaina mota bat dira, eta aukera ematen dute bilatzaileen emaitzen artean agertzeko, aurrez hitz gakoak erostearen truke. Klik baten bidez ordainketa eginda, iragarleak zehaztuko du gehienez ere zenbat ordaintzeko prest dagoen bere iragarkietan klik egiten den bakoitzean. Erabiltzaile batek bilaketa bat egiten badu erositako hitz gakoren bat erabiliz eta klik egiten badu iragarkian, bilatzaileari ordainduko zaio aurrez erabakitako diru-kopuru bat. Eskaintzaren prezioaren eta etekin-alderdien arabera erabakitzen da emaitzen artean iragarkiak izango duen kokapena

Marketin-azterlan bat egingo dugu, eta honako hauetan arreta jarriko dugu:

  • Iragarkiko testuak: iragarkian testu laburrak, erakargarriak eta argiak agertzeak areagotu egiten ditu norbaitek iragarkian klik egiteko aukerak.
  • Hitz gakoak: zenbat eta zehatzagoa izan iragarlearen segmentuarekiko, orduan eta etekin handiagoa.
  • Helburu-orrialdeak: klik egin ondoren, ezinbestekoa da erabiltzaileak bila dabilena aurkitzea.
  • Jarraipena eta emaitzak optimizatzea: iragarkien etekinari buruzko informazio puntuala ematen dugu.

*Kokatze-lana jarri nahi den hitz gakoen kopuruaren eta hitz horien lehiakortasunaren araberakoa izango da. Kokapen-kanpainak gutxienez hiru hilabeteko epea behar du emaitzak ikusten hasteko.