You are here: Zerbitzu Ekipamendua

Ekipamendua: hornidura eta mantentzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekipamendu informatikoaren hornidura enpresentzat

EquipamientoElkarMediak, S.L. era guztietako ekipamendu informatikoa ere ematen du, hala nola: zerbitzariak, lan-estazioak, inprimagailuak, saltokiko terminalak, konektibitate-elementuak tokiko sareetarako, softwarea eta abar. Fabrikatzaile hoberenen produktuak eskaintzen ditugu, eta enpresaren munduak behar duen kalitatea eta segurtasuna eman dezakegu.

Instalazioak eta mantentze-lana

ElkarMedian badakigu zer-nolako arazoak sortzen diren enpresa bateko ekipamenduak behar bezala funtzionatzen ez duenean edo nahi den besteko fidagarritasunik ez duenean. Lan-ordu asko eta asko galtzen da beti, eta bezeroen aurrean irudi txarra hartzen du enpresak, maiz, horretarako arrazoirik izan gabe. Horregatik, gure ustez, funtsezkoa da laguntza teknikoa izatea, besteak beste, informatika-arloan, enpresetan oso garrantzitsua baita alor hori.

Etengabeko prestakuntza-ikastaroei esker, gure teknikariek gaitasuna dute bezeroei hainbat aukera eskaintzeko, baliabide tekniko horiek instalatzeko eta, horrekin batera, ustiapena optimizatzea, produktibitatea areagotzea eta kostu operatiboa murriztea ekarriko dien aukerarik hoberena hautatzeko.

ElkarMediak instalazioen mantentze osoa egiten du, zerbitzu teknikoaren bitartez. Horri esker, ez duzu arazorik izango enpresan.